lunes, 7 de mayo de 2007

XENOFOBIA:

zer da xenofobia?

Xenofobia hitz asko bezala grekeratik dator eta zera esan nai du: "Xeno" esanahia atzerritarra esan nahi duelarik eta "fobia" denok dakigun bezala beldurra esan nahi duelarik beraz hori da xenofobiaren definizioa, Atzerritarrei beldurra. Talde etniko desberdinei edota kultura arrotzeko pertsonei deskonfidantza, gorrotoa,a eta fobia ("beldurra") eragiten duen aurriritzi bat da.

XX. mendeko amaierako krisi sozioekonomikoek ekintza xenofoboak ugaritu dituzte hainbat herrialdetan, pintada, pankarta, foileto, diskurtso eta kanpainetatik, eraso indibidual edota kolektibo, apropos eragindako sute, lintxamendu, hilketa eta garbiketa etnikoetaraino izan daitezkeenak.

Noiztik dirau xenofobiak?

Xenofobia, bere mailako aibat "ideologiarekin" dago parekaturik esate baterako arrazismoa eta etnozentrismoa. Hau ez da oraingo kontua ordea, antropologo esanguratsuenen arabera, xenofobia gizakia sortu unetik beretik sortu zen.

Zeintzuk dira xenofobia izatearen arrazoiak?

Hau izateko arrazoi nagusia hurrengoa da, dirua. Ekonomia da beraz arazo arrazoi nagusiena. Ignoranteen begietan atzerritarrak eta migranteak, txarto ikusita daude. Uste dute hona beraiei lana kentzera datozela eta beraiek lanpostu gabe geldituko direla. Hau ala izanda ere,
imigranteak hona guk nahi ez ditugun edo gutxiezten ditugun lanak egitera datoz, hau da guk egin nahi ez ditugun lanak egitera. Esaterako, obretako lan gogorrak egiteko, diru gutxi konbratzen diren lanak egiteko, hainbat guneen garbiketak egiteko... prest daude gu ez gaudenean beraz hauek begi txarrez ikusi ordez begi onez ikusi beharko genituzke.

Xenofobia=Arrazismoa?

Arrazismoa edo arrazakeria arrazak gizabanakoen ezaugarriak baldintzatu edo-eta determinatzen dituela baieztatzen duen jarrera nahiz pentsamoldea da. Honen arabera, balizko arraza desberdinak hierarkikoki katalogatu daitezke; eta taldeen arteko alde ekonomiko, sozial zein politikoak arrazan dute sorburua. Beraz hau esanda, Xenofobia arrazakieriaren antzekoa
dela esan dezakegu baina ez berdina.












Xenofobobiaren kasu bat:

1938ko Azaroaren 9an, judu gazte batek diplomatiko aleman bat Parisen hil eta gero, Alemaniako sinagoga guztiak erreak izan ziren, juduen komertzioen eskaparateak hautsiak eta beraietako milaka atxilotuak. Gertaera hau “Kristallnacht” bezala ezagutua, kristal hautsien gaua, Alemaniar eta Austriar juduentzat herria lehenbailehen utzi behar zutenaren seinale izan zen. Batzuk beste herrialdeetan babesa bilatu zuten, beste batzuk egoera ekonomiko baxuagoa zutenak, bertan geratu ziren, zuten egoera ezegonkorrari aurre egin beharrean. Laster iritsi zen irtenbidea. Konzentrazio eta hilketa guneetara sartzea izango zen judu, ijito, antifaxista, homosexual... askoren patua. Hau dugu Xenofobiaren ekintza garbi bat historian gainera ez oso hurruna. Baina horrelako beste asko izan dira eta esperao dugu gehiagorik ez izatea.

Ondorioa:

Lan hau egitean hainbat gauza ikasi ditut, hauen artean, garrantsitzuena dena bai behintzat niretzat, xenofobia, akatu egin behar dela izan ere denok xenofoboak izango bagina mundu hau kaosa izango litzateke. Gainera arrazakeriarekin oso lotuta dago eta hau ere ez da batere toleragarria.